Etiquetas

2011-02-16

Iaz disko asko.. eta erderaz (zenbat burutazio ingelesez kantatzeko hautuaz)

( Gorka Bereziartuaren artikulua. Argia. 2011ko otsailaren 13an. )
Asko zabaltzen ari den joera. Eta bereziki kezkagarria iruditzen zait hainbat taldek ingelesez kantatzeko egin duten hautua, baita erabili dituzten argudioak ere. Zenbait estilok ingelesez hobeto ematen dutela belarrira, hori da gehienetan errepikatzen dena. Baina joera orokortzen haisa denean, itsu beharko genuke aukera estetikoa bakarrik ikusiko bagenu. Eta gor, fenomeno sozial zabalagoen oihartzuna ez bagenu entzungo.
Esango nuke faktore ugarik ekarri gaituztela egoera honetara eta horien artean ez dela txikiena 1990eko hamarkadan ezker abertzalearen inguruan egituratu zen kontrakultura musikalak behera egin izana. Negu Gorriak buru zuen belaunaldiak asmatu zuen jatorri aniztasuna eta euskaltasuna elkartzen, militantzia uztarri. Mundu osoko musika estiloak nahastuz eta euskaraz akntatuz hainbat taldek lortu zuten, 1980ko urteetatik zetorren "punk v. gizartea" eta "euskal herritar vs. espainiar" dikotomiei eustea; baina baita, Jacqueline Urla antropologoak dioen moduan (We are all Malcolm X!: Negu. Gorriak, Hipo-Hop and the basque political imaginary), "euskara vs. estatuko hizkuntzak" dikotomia sortzea ere, eta oposizio sinboliko horren bidez munduko beste hainbat askapen borrokarekin zubilana egitea .
Adi, hala ere, euskara-estatuko hizkuntzak dikotomia planteatzen baitu Urlak, hau da, "euskara vs. espainola" eta "euskara vs. frantsesa"; eta azpimarratzen du Negu Gorriakin diskoak ez direla elebakarrak; ingelesak, besteak beste, leku garrantzitsua duela. Baina ez edozelan sartuta: "Negu Gorriaken obran aurkitzen dugun inbgelesak beltzen ahots hori ekartzen du gogora, marginazio sozio-kulturalaren esperientzia".
Hau da: mezu politiko jakin baten inguruanartukulatu daitezkeen hizkuntzak erabili zituzten Abregok, Arkarazok, Kazalisek eta Muguruza anaiek".
Pasa dira garai haiek eta bi ondorio utzi dituzte gutxienez. Bat: ezker abertzalearekin identifika daitekeen engaiamendu politikoa ez dago aurreko hamarkadetan bezain modan. Bi: euskaltasunaren aldarrikapen esplizitua klixe bihurtu da (talde konprometituenek ere, nekez abestuko dizute egun "euskalduna naiz eta harro nago"-ren tankerako ezer, hain modu agerikoan behintzat; eta hori gertatzea ona da, nire iritziz, zimendu batzuk jarri direla erakusten duelako). Hirugarren bat gehitu behar zaie aurrekoei: Internetikin izugarri areagotu dela mundu anglosaxoian produzitzen den musika eskuratzeko aukera. Doan.
Hiru horien konbinaziotik zabaldu da, nire ustez, ingelesez kantatzeko hautua. Beste hainbeste mugimendutan labur-bil daiteke prozesua: 1) "Ez dugu euskaldunak garela aldarrikatu behar mikrofono aurrean jartzen garen bakoitzean, ezta inolako mezu poitikorik eman behar ere. Euskaraz egitearekin nahikoa da".
2) "Eta euskaldunok munduan gaude, gure tradizio kulturala ez da hemen sortua bakarrik, ingelesezko musika entzun dugu betidanik, zergatik ez ditugu ba estilo horiek jorratuko?"
3) "Beraz, behin gure euskaltasuna eta mudnutasuna inplizituki onartuta, ez dago probelmarik ingelesez kantatzeko ere. Gainera, errazagoa da, horrela entzun dugulako beti eta musika hori euskarara egokitzeak, lana eskatzeaz gain, ez du estetikoki emaitza bera ematen".
Pertsonalki, bigarren punturaino bakarrik nago ados. Autoafirmazioa esplizituari uko egitea euskaltasunaren barrutik hartutako erabakia da. Bigarren mugimenduarekin, nolabait esateko, mundua ekartzen dugu gurera (edo beihintzat mundu honetako poli dominatzailean dauden adierazpen kulturalak "etxekotzen", Urlaren hitzetan esateko). Hirugarrenarekin ordea, euskal musikariak dira beraien zentroa desplazatzen dutenak, gainditzen dituen erakarpen-indarraren menpie jarriz. Euskaraz kantatuta bertako eszenaren zentralitatea gertuago izango luketen artistek, euren burua musika ingelesaren periferian kokatzen dute, bazterreko bihurtzen dira. Eta joera horren multiplikazioak eszena lokal osoa bihurtzen du bazterreko: Euskal Herriko talde gehienek ingelesez kantuatuko balute, zer lirateke hemengo taldeak munduko musikaren planoan? Auzo txiki marginal bat, nire irudiko.
Norbaitek esango du ez dulea zertan, Delorean zarauztarrak, adibidez, Pitchfork-en iazko 50 disko onenen zerrendan agertu zirela. Salbuespen batzuek araua konfirmatu besterik ez dute egiten: begiratu bestela, zerrenda horretan zenbat talde diren herrialde ez anlosaxoietakoak. Musika jarduera garrantzitsua da, besteak beste, kantak entzunez osatzen dugulako pertsonok gure imaginarioa; eta ingurukoekin gure gustuak partekatuz ere eraikitzen da gizarte baten iruditeria amankomuna. Bestelako jarduera publikoetan bezala, euskaraz egote hutsak hizkuntza prestigiatzen du, posible dela erakusten du, ez dela ezinezkoa eskandinaviar kutsuko rock&rolla euskaraz egitea, ezta hip-hopa, dub-a, grindcorea edo indie-a ere. Ingelesez eginda berriz, euskarak ematen du ez-gai, probelam, izatekotan, hiztunenean denean.
Ez gara kapaz gauza batzuk euskaraz egiteko? saiatzen al gara? saiatuko ?

No hay comentarios:

Publicar un comentario